Energia berriztagarrien komunitatea sortzeko lehen batzarra izango da ostegunean

Julene Frantzesena 2022ko martxoaren 7a

Zestoako Udalak sortu nahi du komunitatea, eta horretan Goiener kooperatibako kideak izango ditu bidelagun. Herritarrentzako bilkura ostegunean izango da, 18:30ean, Alonderoko aretoan.

Zestoako Udalak energia berriztagarrien komunitatea eratzeko asmoa du Goiener kooperatibaren laguntzarekin, eta egitasmoari martxan jartzeko lehen batzarra egingo dute ostegunean, martxoaren 10ean. Alonderoko aretoan izango da bilkura, 18:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide