Kutsaduraren arazoari irtenbidea bilatzeko bilera egingo dute Arroabean

Urola Kostako Hitza 2022ko martxoaren 7a

Ezkaizto auzo elkarteak deitu du bilerara. Asteazkenean –martxoak 9– jarri dute hitzordua, 19:00etan, Elkargunean.

Gehiegizko kutsadurarekin kezkatuta daude Arroako bizilagunak, eta hori dela eta, bilera bat deitu du Ezkaizto auzo elkarteak. Asteazkenean –martxoak 9– jarri dute hitzordua, 19:00etan, Elkargunean. Gaia mahai gainean jartzeaz gain, arazoari irtenbidea bilatzeko lantaldea osatzea nahi dute bileraren deitzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide