Hasi da Iraetako tren txikien denboraldia

Julene Frantzesena 2022ko martxoaren 5a

Bost hazbeteko Trenen Elkarteak gaur jarri ditu martxan trenak, eta herritar batzuk gerturatu dira Iraetako futbol zelaiaren ondoan muntatuta duten zirkuitura. Urri bukaerara bitartean hilero izango da trenetan ibiltzeko aukera. Gainera, ekainaren 25ean tren txikien topaketa egingo dute.

Bi urteko etenaren ostean, martxan da Iraetako tren txikien denboraldia. Bost hazbeteko Trenen Elkarteak gaur jarri ditu martxan trenak, eta herritar batzuk gerturatu dira hara, Iraetako futbol zelaiaren ondoan muntatuta duten zirkuituan itzuliak egitera.

Urri bukaerara arte izango dira martxan trenak; hain zuzen ere, hilero, bitan edo hirutan izango dira martxan trenak, 17:00etatik 19:00etara. Gainera, ekainaren 25ean, tren txikien topaketa egingo dute, eta egun osoan izango da trenetan ibiltzeko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide