Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur ekingo diote martxoko egitarauari, rap gauarekin. Datozen asteetan graffiti tailerra, bertsio gaua antolatzeko bilera, santakutzak prestatzeko asanblada irekia eta urteurreneko aurkezpena egingo dituzte.
Beste hilabete batez, egitaraua oparoa prestatu du Zestoako Gazte Asanbladak martxorako. Azken hilabeteetan egin bezala, Gaztetxea zentrora lelopean antolatu dute egitaraua, eta askotariko ekintzak prestatu dituzte datozen asteetarako. Gaur ekingo diote egitarauari, rap gauarekin. 22:30ean hasita, Checkboyz, S.N.E eta Doce C taldeak izango dira agertokian. Sarrera gaur bertan erosi ahal izango da, bost euroren trukean.
Martxoaren 18an, ostiralez, graffiti tailerra egingo dute, 17:30ean hasita. Hilaren 22an, Bertsio Gaua antolatzeko bilera izango da, eta 19:30ean jarri dute hitzordua. Hain zuzen, apirilaren 8an egingo dute Bertsio Gaua Zestoako Gaztetxean, eta dagoeneko hasi dira prestaketa lanekin. Duela astebete inguru aurkeztu zuten spota. Martxoaren 24rako prestatu dute azken hitzordua. Egun horretan asanblada irekia egingo dute, santakutzen inguruan hitz egiteko eta apirilean ospatuko duten urteurrenaren aurkezpena egiteko. Asanblada irekia 18:00etan hasiko da, eta behin hori amaituta, pintxopotea egingo dute Gaztetxean bertan.