Haurren danborrada antolatzeko boluntarioak behar dituzte Zestoan

Urola Kostako Hitza 2022ko martxoaren 3a

Santa Kutz jaietako umeen danborrada antolatzen laguntzeko prest daudenek honako telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 680 62 62 20.

Santa Kutz jaietan haurren danborrada egin ohi dute Zestoan, eta bi urteko geldialdiaren ostean, aurtengo danbor festa antolatzeko prestatzen hasi dira dagoeneko. Antolaketa lanetan diharduen taldeak jakinarazi du jendea behar dutela zeregin horretan laguntzeko. Antolakuntza lanetan laguntzeko prest daudenek honako telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 680 62 62 20.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide