'Bertso jasa, bat-bateko jolasa' haurrentzako saioa egingo dute larunbatean Zestoan

Mailo Oiarzabal 2022ko martxoaren 2a

Maialen Akizu eta Haritz Mujika bertsolariek eskainiko dute, Kultur Etxean, 17:00etan hasita. 6 eta 12 urte artekoei zuzendutako emanaldia izango da.

Bereziki haurrei zuzendutako bertso emanaldia izango da larunbat honetan, martxoak 5, Zestoako Kultur Etxean. Bertso jasa, bat-bateko jolasa saioa eskainiko dute bertan Maialen Akizu eta Haritz Mujika bertsolariek. Zestoako Udalak antolatu du saioa, 6 eta 12 urte artekoei zuzenduta.

Gai-jartzailerik gabeko saioa da Lankuk prestatutako Bertso jasa, bat-bateko jolasa, eta ikus-entzuleen konplizitatearekin osatzen dituzte emanaldiak. Hain zuzen ere, publikoak proposatutako ideietatik eta gaietatik abiatuta osatzen dituzte bertsoak bertsolariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide