Ostiralean rap gaua izango da Zestoako Gaztetxean

Julene Frantzesena 2022ko mar. 1a, 17:14

22:30ean hasita, Checkboyz, S.N.E eta Doce C taldeak izango dira agertokian. Sarrera egunean bertan erosi ahal izango da, bost euroren trukean.

Ostiralean rap doinuek hartuko dute Zestoako Gaztetxea. Izan ere, Zestoako Gazte Asanbladak rap emanaldiak antolatu ditu gau horretarako. 22:30ean hasita, Checkboyz, S.N.E eta Doce C taldeak izango dira agertokian. Sarrera egunean bertan erosi ahal izango da, bost euroren trukean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide