Zestoako Gaztelekuko gazteek gidatuta egin dute gaur arratsaldean, seietan hasita, inauterietako haur eta gaztetxoen desfilea udaletxeko arkupeetan. Mozorro desfilean parte hartzen aurrenak 8 urtetik beherakoak izan dira, eta ondoren desfilatu dute 9 urtetik gorakoek. Haurrek ez ezik, haietako batzuen gurasoek ere parte hartu dute jaietako ekitaldian. Gaur, inauterietako larunbata izanik, Zestoako kaleetan eta taberna atarietan ere jai giroa nabarmena da.