Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan tailer bat eta ibilaldi bat egingo dituzte martxoan. Hilaren 1ean, zahartzaroan elikadura osasungarria izateko gomendioei buruzko tailerra izango da 10:30etik 11:30era, Alondero aretoan. Adinean aurrera egin ahala, elikadura ohitura egokiak izateak dituen onurez ariko dira solasean, Ainitze Gurrutxaga Zestoako anbulatorioko erizain eta nutrizionistak gidatuta.
Martxoaren 10ean, berriz, ibilaldia egingo dute, 10:30ean kiroldegiaren ataritik abiatuta. Txangoa amaitzean hamaiketakoa egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek. Ibilaldia martxoaren 3an ziren berez egitekoak, baina astebete atzeratu dute egun horretan Zestoako Jubilatuen Elkarteak antolatutako irteera izango delako.