Zestoako Eskola Kiroleko programaren barruan, mendi irteera egin dute gaur goizean. Agiro mendi klubaren gidaritzapean, Zestoan, Sastarrain bailaran eta Ekain gailurrean barrena egin dute ibilbidea. Guztira, 40 lagun elkartu dira; 30 ume bertaratzeaz gain, Agirokoak eta entrenatzaileak ere izan dira txangoan.
Hona hemen gaurko hainbat irudi:
(Argazkiak: Mikel Irure)