Joan zen urteko etenaren ondoren, aurten inauteriak ospatuko dituzte Zestoan, eta ohiturari jarraituz umeen desfilea egingo dute larunbat arratsaldean, hilaren 26an, hango udalak antolatuta. Ohi bezala, udaletxe azpian erakutsiko dituzte umeek mozorroak, 18:00etan hasita, eta han parte hartu nahi dutenek egun horretan 17:30ean eman ahal izango dute izena. Ekain guraso elkarteak, bere aldetik, gozokiak banatuko dizkiete haurrei.