Txistu soinuez eta txistu hotsez ari da Mendizabal. Otsailaren 1etik, Eusko Legebiltzarreko kidea da, EAJ alderdian. Zer doinu eramango duen argi du: "Kulturak batu egiten ditu ezberdinak, eta ni hortik nator".
Gertu zegoela bazekien, baina uste baino lehenago «tokatu» zaio. Kerman Orbegozo alderdikideak utzitako aulkian eseriko da aurrerantzean Garikoitz Mendizabal (Zestoa, Gipuzkoa, 1973), Eusko Legebiltzarrean. Eszedentzia eskatu du Bilboko Udaleko txistulari bandan.
Ez da gauza bera txistu soinua eta txistu hotsa.
Ez.
Eta zu hotsean sartu zara orain?
Txistu soinuak beti gauza polit, eder eta goxoekin lotzen ditugu, eta orain emandako pauso honekin hotsa eta zalaparta izango da gehiago, baina hots horiek ez dute zertan gatazkatsuak izan. Hotsak ere izan litezke onak.
Zer doinu du orain artekoak?
Egokitzapen doinua. Lan eta enplegu sailean ariko naiz, kooperatiben eta ekonomia sozialaren arloan. Tokia hartu eta ikasi egin behar dut hor. Esan dezagun konpasa hartzen ari naizela oraindik.
Politikari aspalditik?
Ez. Aspaldikoa dena da politikarako gogoa, jakin-mina... Herrian, kuadrillan, pasatu dira batzuk alkate, zinegotzi... eta ni distantzian bezala, inoiz pauso hori eman gabe. Erabakiak hartu egin behar dira, ordea. Bidegurutzeak daude bizitzan. Duela lau urte egin nuen jauzia.
Elkarrizketa osorik irakurtzeko Berria.eus-en.