Eskola Kirolaren barruan, mendi irteera izango da zapatu goizean Zestoan

Julene Frantzesena 2022ko otsailaren 16a

Agiro mendi klubaren gidaritzapean, Zestoa, Sastarrain eta Ekain gailurrean barrena egingo dute ibilbidea neska-mutilek. 09:30ean jarri dute hitzordua kiroldegiaren atarian.

Zestoako Eskola Kiroleko programaren barruan, mendi irteera izango da larunbatean. Agiro mendi klubaren gidaritzapean, Zestoa, Sastarrain eta Ekain gailurrean barrena egingo dute ibilbidea neska-mutilek.

09:30ean elkartuko dira partaideak kiroldegiaren atarian, eta 12:30era itzuliko dira Zestoara. Hara iristean mokadua egiteko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide