Ukrainako eta Siriako gatazkak izan dituzte hizpide Zestoan

Maialen Etxaniz 2022ko otsailaren 16a

Siriako gatazkaren xehetasunak azaltzeaz gain, azken asteotan pil-pilean dagoen Ukrainako eta Donbasseko gatazkaz aritu ziren atzokoan.

Zestoako Gaztetxeko kideek antolatuta, Zer ari da gertatzen Ukrainan eta Sirian? hitzaldia eskaini zuten atzo, asteartea, Siriaren Aldeko taldeko eta Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteko kideek Alonderoko kultur aretoan. Siriako gatazkaren xehetasunak azaltzeaz gain, azken asteotan pil-pilean dagoen Ukrainako eta Donbasseko gatazkaz aritu ziren atzokoan. Modu horretan, politika internazionala ulertzeko hainbat gako eman zituzten hizlariek, eta egungo egoeraz egiten duten irakurketa partekatu zuten hitzaldira bertaratutako herritarrekin. Hain zuzen, jakin-mina piztu zuen hitzaldiak, eta adin desberdinetako herritarrak animatu ziren solasaldira. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide