Arroabean eta Aizarnan izango dira Goiener energia kooperatibakoak datozen egunetan

Mailo Oiarzabal 2022ko otsailaren 15a

Argindarraren faktura ulertzen laguntzeko tailerra emango dute etzi Arroabeko Eskola Zaharrean. Gaur zortzi, hilaren 22an, 'Energia berriztagarrien komunitatea Zestoan' hitzaldia eskainiko dute Aizarnako Herri Elkartean.

Tailer eta hitzaldi bat eskainiko ditu Goiener energia kooperatibak datozen egunetan, hurrenez hurren, Arroabean eta Aizarnan.

Arroabean etzi dute hitzordua Goienerrekoekin. Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta, argindarraren faktura ulertzen laguntzeko tailerra emango dute Eskola Zaharrean, 18:30ean hasita. Tailerrean parte hartu nahi dutenei etxeko argindarraren faktura bat eramatea eskatu diete.

Gaur zortzi, berriz, otsailaren 22an, Aizarnako Herri Elkartean hitzaldia emango dute Goienerrekoek, Zestoako Udalak antolatuta. Energia berriztagarrien komunitatea Zestoan da Aizarnan datorren astean izango den hitzaldiaren izenburua, eta 19:00etan hasiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide