Martxoaren 8a edo Emakume Langileen Nazioarteko Eguna antolatzeko, Urola Erdiko Itaiak asanbladak eta mobilizazioak deitu ditu. Aste honetan bertan egingo ditu lehen ekintzak. Ostiralean, otsailak 18, asanblada irekia egingo dute Zestoako Alonderon, 17:00etan, Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki izenburupean. Igandean, berriz, pankarta elkarretaratzea egingo dute Azpeitiko Gaztetxean, 17:00etan. Otsailaren 26an, larunbata, Azkoitiko Elkargunean egingo dute asanblada, 11:00etan hasita.
Martxoaren 8an bertan ere mobilizazioak deitu Urola Erdiko Itaiak. Azkoitiko eta Zestoako plazan 18:30ean egingo dituzte elkarretaratzeak. Ekitaldi nagusia, ordea, Azpeitian egingo dute; izan ere, han mobilizazioa egingo dute 19:30ean, plazatik abiatuta.