Eguraldi ederra lagun, Kobaz Koba Trail lasterketaren VI. edizioa egin dute gaur, igandea, Zestoan. Guztira, 508 kirolarik parte hartu dute bertan, eta bi proba izan dira: Artzei lasterketa laburra, eta Zaldei luzea. Lau izen handi utzi ditu gaurko lehiaketak: Iñigo Arantzamendi, Leire Baraibar, Amets Aranberri eta Ainara Urrutia; Baraibar zumaiarra da, eta Aranberri zestoarra. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu probako unerik garrantzitsuenak eta eskualdeko bi irabazleen adierazpenak.