Zestoako Pentsiodunen Mugimenduak elkarretaratzea deitu du datorren astelehenerako, otsailak 14. Kutxabank banketxearen aurrean 12:00etan elkartzeko deialdia zabaldu dute. Banketxeek "adinekoen eskubideak errespetatzea" eskatuko dute deialdian. Era berean, sinadura bilketa ere egingo dute, banketxeek ordutegi zabalagoa, arreta pertsonalizatuagoa eta teknologia berriekin asmatzen ez dutenei erantzuna ematea eskatzeko.