Martxoaren 8ko egitaraua antolatzeko bilera egingo du bihar Bargaztakek

Anartz Izagirre 2022ko otsailaren 9a

16:30ean izango da juntadizoa, Alonderoko kultur aretoan. Herritarrei bilerara joateko deia egin die talde feministak.

Hilabete besterik ez da falta Martxoaren 8rako, eta egun horretako egitaraua antolatzen hasi da jada Zestoako Bargaztak talde feminista. Bihar, hilak 10, egingo dute lehen bilera Alonderoko kultur aretoan, 16:30ean hasita. Talde feministak bilerara joateko deia egin die herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide