Larrialdi klimatikoari aurre egiteko asmoz eta trantsizio energetikoaren bidean, beste urrats bat egin du Zestoako Udalak. Hain zuzen ere, auto elektrikoak kargatzeko gunea egokitu dute herrian, Zubimusu auzoko igogailuaren ondoan. 22 kilowatteko potentzia dauka kargagailuak, eta bi auto karga daitezke bertan. Instalazioa egokitu dute dagoeneko, eta epe motzean jarriko dute martxan. 14.890 euroko aurrekontua izan du obrak.