Garikoitz Mendizabal zestoarra legebiltzarkide izendatu du EAJk

Mailo Oiarzabal 2022ko otsailaren 1a

Kerman Orbegozoren tokia hartuko du jeltzaleen Gasteizko Legebiltzarreko taldean. Kultura, EITB kontrola eta Lan eta enplegu batzordeetan arituko da zestoarra. Mendizabal EAJren alkategaia izan zen azken udal hauteskundeetan, eta oposizioko taldearen bozeramailea da gaur egun Zestoako Udalean.

Garikoitz Mendizabal zestoarra EAJren legebiltzarkide izango da gaurtik aurrera. Alderdiak atzo jakinarazi zuen Mendizabalek Kerman Orbegozok utzitako tokia hartuko zuela Gasteizko Legebiltzarrean, hauteskundeen Gipuzkoako zerrendaren hurrenkera jarraituz, beraz. Orbegozok Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantza zinegotzi kargua izango du aurrerantzean. Mendizabal, bere aldetik, Kultura, EITB kontrola eta Lan eta Enplegu batzordeetan arituko da.

EAJren alkategaia izan zen Mendizabal 2019ko udal hauteskundeetan, eta oposizioko taldearen bozeramailea da gaur egun Zestoako Udalean. Egiteko horrekin ere jarraituko du aurrerantzean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide