Osasuna eta Askatasuna taldeak deituta, COVID ziurtagiriaren aurkako elkarretaratzea egingo dute Zestoan datorren ostiralean, hilaren 4an. 19:00etan elkartuko dira plazan, eta mobilizazioaren harira, honako hau azaldu dute antolatzaileek: "Gure arbasoek, maitasun, askatasun, laguntasun, gizatasun, anaitasun, zuzentasun eta berdintasunean oinarrituriko gizarte bat eraiki zuten eta guri dagokigu haiengandik jasotako giza balio hauek gure ondorengoei irakastea. Gizarte eredu honetan, osasuna aitzakiatzat hartuta inposaturiko Covid ziurtagiria bezalako ezerk ez dauka lekurik. Zer modu egokiagorik zerbait irakasteko geuk praktikatzea baino? Euskaraz, hau adierazten duen esamolde bat daukagu: "Zer ikusi, hura ikasi". Beraz, Gandhik zioen bezala 'lege bat ez denean bidezkoa, gure eginbeharra, ez betetzea da'".