Rodeok 'Therion' argitaratu du, disko berriaren lehen aurrerapena

Mailo Oiarzabal 2022ko urtarrilaren 28a

Martxoan iritsiko da 'Moira', Zestoako taldearen laugarren diskoa. Bonberenean grabatu dute, Karlos Osinagaren gidaritzapean.

Zestoako Rodeo musika taldeak laster aterako du disko berria, eta gaur, lan horren lehen aurrerapen kanta eta haren bideoklipa aurkeztu dituzte. Therion da kantaren izena, eta hemen entzun eta ikus daiteke Rodeoren azken lanaren lehen emaitza:

https://www.youtube.com/watch?v=gJPLc03b8Zs

Taldeak aurreratu duenez, martxoan kaleratuko du Moira, bere laugarren diskoa. Tolosako (Gipuzkoa) Bonbereneako estudioan grabatu dute lan berria, Karlos Osinagaren gidaritzapean, eta Bonberenea Ekintzak (Euskal Herria) eta Sixteentimes Music (Suitza) etxeen zigiluekin argitaratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide