Datorren astelehenean, urtarrilaren 31n, Zestoako Bidezarra bidean harrizko horma berregiteko lanak hasiko ditu Zestoako Udalak. Horma hori, 2021ko azaroko euriteen ondorioz erori egin zen.
Horma berria egiteko lanak tarteko, Bidezarra 2, 4, 6, 8 eta 10 zenbakien aurretik obretarako makinak sartu behar dituzte. Ondorioz, ezingo da autorik aparkatu Bidezarra 2, 4, 6, 8 eta 10 zenbakien aurrean urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra (astelehenetik ostiralera) bitartean. Egun horietan, San Juan parkea ireki egingo dute, auzo horretako autoek bertan aparkatzeko aukera izan dezaten.