Sahararrei laguntzeko janari bilketa egingo dute Zestoan

Urola Kostako Hitza 2022ko urtarrilaren 25a

Wadna elkarteak urtarrilaren 31tik otsailaren 5era bitartean egingo du bilketa, herriguneko nahiz auzoetako eskoletan eta dendetan. Otsailaren 5ean, gainera, udaletxe azpian egongo dira jakiak jasotzen.

Zestoako Wadna elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa egingo du datorren astean. Hain zuzen ere, astelehenetik larunbatera, urtarrilaren 31tik otsailaren 5era, bilduko dituzte jakiak herriguneko nahiz auzoetako dendetan eta eskoletan. Horrez gain, larunbatean bertan, udaletxe azpian ere egingo dute bilketa, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Bildutako elikagaiak Elikatu Itxaropena izeneko karabanarekin batera bidaliko dituzte Tindufeko kanpalekuetara. Saharar errefuxiatuei laguntzea da egitasmoaren helburua, eta Zestoako Wadna eta Zumaiako Daralhi elkarteek bat egin dute proiektuarekin.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide