Mikel Ibarguren idazle zestoarra atxilotu zuen Frantziako Aire eta Mugetako Poliziak ostiralean, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga igarota zirela Baionara iristen laguntzen saiatzeagatik. Zapatu arratsaldera arte (16:00 ingurura arte) izan zuten atxilotuta Hendaiako (Lapurdi) komisaldegian, baina dagoeneko aske da.
Migratzaile batzuk autoan garraiatzea egotzi diote zestoarrari. Biriatuko bidesaritik gertu bost migratzaile ikusi zituen Ibargurenek, eta horiek autoz Baionako Pausu zentrora eramaten saiatu zen. Dena den, Bidarte inguruan atzeman zituen Frantziako Poliziak. Migratzaileak Irunera eraman zituzten, baina Ibargurenek azaldu duenez, ordu batzuk geroago gazteek lortu zuten Baionara iristea.