Garagardo dastaketa eta kontzertua izango dira datorren ostiralean Zestoako Gaztetxean

Julene Frantzesena 2022ko urtarrilaren 22a

Izar-Haitz garagardoa dastatzeko parada izango da, 19:00etatik aurrera, eta ondoren, 22:30ean, Manitu Zestoako musika taldeak eskainiko du emanaldia. Sarrerak salgai daude Portale kulturgunean.

Zestoako Gazte Asanbladak ekintzak antolatzen jarraitzen du, eta datorren asterako beste hitzordu bat jarri du: garagardo dastaketa eta kontzertua izango dira, 19:00etatik aurrera. Izar-Haitz garagardoa dastatzeko parada izango da, 19:00etatik aurrera, eta ondoren, 22:30ean, Manitu Zestoako musika taldeak eskainiko du emanaldia.

Portale kulturgunean eskura daitezke bi ekintzetarako sarrerak, hamahiru euroren trukean. Kontzertura soilik joan nahi duten herritarrek, berriz, ostiralean bertan erosi beharko dituzte sarrerak Gaztetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide