Argazkilaritzan trebatzeko ikastaroa antolatu dute Arroabean

Urola Kostako Hitza 2022ko urtarrilaren 19a

Ezkaizto auzo elkarteak antolatu du tailerra, eta guztira, hiru orduko bost saio egingo dituzte, larunbat goizetan. Interesatuek Txara dendan eman behar dute izena.

Argazkilaritzan trebatzeko ikastaroa antolatu du Arroabeko Ezkaizto auzo elkarteak. Hiru orduko bost saio egingo dituzte, larunbat goizetan. Ikastaroan 16 urtetik gorako edonork parte har dezake, eta interesa dutenek aurrez izena eman behar dute, Txara dendan, larunbatera –hilak 22– bitartean. Informazio gehiago nahi dutenek helbide honetara bidali behar dute mezua: maria.roa.zubia@gmail.com.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide