'Elkar zaintzeko sistema publiko komunitariorantz' hitzaldia izango da hilaren 26an Arroabean

Anartz Izagirre 2022ko urtarrilaren 18a

Emagin elkarteko Miren Aranguren Etxarte izango da hizlaria. 18:30ean hasiko da solasaldia, Arroabeko eskola zaharrean.

Urtarrilaren 26an, asteazkena, Elkar zaintzeko sistema publiko komunitariorantz deituriko hitzaldia izango da, 18:30ean hasita, Arroabeko eskola zaharrean. Emagin elkarteko Miren Aranguren Etxarte izango da solasaldia gidatuko duena, eta edonork izango du hara joateko aukera. Zestoako Udalak antolatu du saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide