Hainbat pertsona bildu dira Loratuz Lotu elkarteak Zestoan eskainitako hitzaldian

Anartz Izagirre 2022ko urtarrilaren 13a

Brayan Altimasberesek transexualitatearen inguruko kontzeptuak eta elkartearen nondik norakoak azaldu ditu Alonderoko kultur aretoan.

Atzo, asteazkena, Trans gaia plazara deituriko hitzaldia eskaini zuen Alonderoko kultur aretoan Loratuz Lotu elkarteko Brayan Altimasberes kideak. Bertan, transexualitatearen inguruko kontzeptuak eta elkartearen ibilbidea azaldu zituen Altimasberesek, eta, horrez gain, herritarren zalantzak ere argitu zituen. Bargaztak talde feministak antolatu zuen saioa, eta hainbat herritar joan zen hitzaldia entzutera.

(Argazkiak: Danbolin)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide