Azken egunotako euri jasek eraginda itxita dago Zestoa eta Lasao arteko bidegorriaren zati bat, eta Gipuzkoako Foru Aldundia egokitze eta konponketa lanetan ari da atzotik. Hain zuzen, Zestoako bainuetxearen atzeko aldean zuhaitzak erori ziren eta lur jauzi txiki bat ere izan zen. Hori dela eta, atzotik ezin da pasatu bidegorriaren Bainuetxearen atzeko aldetik. Datozen egunetan bidegorria erabilgarri egotea aurreikusten du aldundiak.