Urtarrilaren 23an jokatuko dituzte Iraetako santainesetako pilota txapelketako finalak

Urola Kostako Hitza 2022ko urtarrilaren 11

Bi partida jokatuko dituzte, 11:00etan hasita. Adonisek eta Kixkurrak Mikelen eta Joritzen aurka jokatuko dute hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko neurketa, eta Peiok eta Aitzolek Liherren eta Jantxiren aurka lehen eta bigarren postuak erabakitzekoa.

Iraetako Santa Ines festetako pilota txapelketako finala urtarrilaren 23an, igandea, jokatuko dute. 11:00etan hasiko dituzte partidak, eta lehenik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko neurketa jokatuko dute: Adonisek eta Kixkurrak Mikel eta Joritz izango dituzte parez pare. Haien ostean jokatuko dute finala; Peiok eta Aitzolek Liherren eta Jantxiren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide