Sua piztu zen atzo, astelehena, 20:00 aldean, Zestoako Amilibia Txiki baserrian. Ukuiluan piztu zen sua, nahiz eta oraindik ez dakiten zerk eragin zuen. Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZAri jakinarazitakoaren arabera, kalte material handiak eragin ditu suteak, baina ez da inor zauritu. Besteak beste, teilatuaren zati bat erabat kiskali dela adierazi du Ertzaintzak.
Bi etxebizitzako baserria da Iraeta eta Aizarnazabal artean kokatuta dagoen Amilibia Txiki, eta etxebizitzetako batean piztu zen sua atzo. Abisua jaso bezain pronto, Urolako, Urola Kostako eta Arrateko parkeetako suhiltzaileak bertaratu ziren hara, eta gauerdirako, 23:45 alderako, kontrolpean zuten sua. Dena den, oraindik ere gaur zaintza lanak egiten ari dira horiek. Gainera, ikusteko dago suteak zer kalte eragin dituen baserrian.
Hona hemen, gaur goizeko irudi batzuk (Argazkiak: Aitziber Arzallus):