Transexualitatearen gaia landuko dute urtarrilaren 12an, asteazkena, Zestoan. Loratuz Lotu elkarteko kideak izango dira saioa gidatuko dutenak; transexual helduei eta haien ingurune sozialari laguntzeko asmoz sortutako elkartea da hori. Trans gaia plazara izenburupean emango dute hitzaldia, Alonderoko kultur aretoan, 18:30ean hasita. Transexualitatearen oinarrizko kontzeptuak eta Gurutzeta ospitaleko genero unitatearen funtzionamendua izango dituzte hizpide, besteak beste.