Haurrentzako ipuin kontaketa saioa eskainiko dute larunbatean Arroabean

Anartz Izagirre 2022ko urtarrilaren 4a

'Amonaren belarriak entzundako kontu txiki eta handiak' ipuina izango da entzungai, 12:00etan, Arroabeko eskola zaharrean.

Datorren larunbatean, urtarrilak 8, Amonaren belarriak entzundako kontu txiki eta handiak ipuin kontaketa saioa izango da Arroabeko eskola zaharrean, 12:00etan hasita, Kontukantoi taldearen eskutik. Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatu du saioa, eta edonork izango du joateko aukera. 

Honela dio ipuinaren sinopsiak: "Amonaren belarriak bereziak dira oso. Denek esaten dute ez dutela entzuten, amona gorra dela. Baina amonak badu sekretu bat, belarri supersoniko eta ultrasonikoak ditu. Entzuten ditu beste inork entzuten ez dituen kontu txiki eta handiak. Hauetako konturen bat entzun nahi al duzu? Guk kontatuko dizugu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide