Zestoako Udaleko Kirol Sailak kiroldegiko bazkidetza berritzeko kanpaina abiatu du. Alde batetik, adierazi dute ordainketa helbideratua duten bazkideei automatikoki berrituko dietela kuota; 2022an baja eman nahi dutenek kiroldegian abisatu beharko dute, baita 2021arekin alderatuta kuota murrizteko eskubidea duten herritarrek ere.
Bestalde, kuota transferentzia bidez ordaintzen duten bazkideek kiroldegitik pasatu beharko dute 2022ko zenbatekoa ordaintzera, hala egin ezean, ez baitzaie bazkidetza berrituko.
Informazio gehiago behar duenak kiroldegiko bulegoetara jo dezake astelehenetik ostiralera 8:30etik 21:00etara nahiz larunbatetan 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.