Garbiñe Larrea naturopata eta iridiologo urnietarrak kaleratu berri duen liburua aurkeztu zuen atzo, asteartea, Zestoako Portale kulturgunean. Sendabelarrek dakitena izenburua jarri dio lanari, eta Argia hedabidearekin argitaratu du. Bertan, 45 sendabelarren inguruko informazioa bildu du, eta osasungintzan norberaren autonomia sustatzeko aholkuak ematen ditu. Hainbat herritar joan ziren atzo Larreak eskaini zuen solasaldia entzutera.
(Argazkiak: Portale kulturgunea)