'Sendabelarrek dakitena' liburua aurkeztuko du Garbiñe Larreak Zestoan

Ihintza Elustondo 2021eko abenduaren 25a

Abenduaren 28an, Portale kultur elkartean aurkeztuko du lana, 18:30ean hasita. 45 sendabelarren inguruko informazioa bildu du liburuan Larreak.

Garbiñe Larrea naturopata eta iridiologoak kaleratu berri duen liburua aurkeztuko du Zestoan. Sendabelarrek dakitena izenburua jarri dio lanari, eta Argia hedabidearekin argitaratu du. Bertan, 45 sendabelarren inguruko informazioa bildu du, eta osasungintzan norberaren autonomia sustatzeko aholkuak ematen ditu. Abenduaren 28an, asteartean, aurkeztuko du liburua, Portale kultur elkartean, 18:30ean hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide