Zestoarren gutunak jasotzen izan dira Olentzero eta Mari Domingi

Anartz Izagirre 2021eko abenduaren 24a

Lau Iturritik hasi eta kalejira egin dute herriko kaleetan zehar Olentzerok eta Mari Domingik, eta, ondoren, herritarren gutunak jaso dituzte kiroldegiko aterpean.

Zestoan ere geldiunea egiteko aukera izan dute Olentzerok eta Mari Domingik gaur, abenduak 24. 17:00ak aldera iritsi dira Lau Iturrira, eta, handik, herriko hainbat kale gurutzatu dituzte oinez, trikiti eta pandero doinuen laguntzarekin. Ondoren, kiroldegiko aterpera iritsi dira, eta han hainbat herritar zituzten zain, oparien gutunak eskuetan. Osasun neurriak eta distantziak errespetatuta, banaka-banaka Zestoako haur eta gaztetxo guztien gutunak jaso dituzte Olentzerok eta Mari Domingik, eta haurrei gozokiak ere banatu dizkiete.

Bestalde, Zestoako Udal Musika Bandak Gabonetako hainbat abesti jo ditu herriko hainbat txokotan; besteak beste, Ariztondo plazan. Izatez Gabonetako kontzertua eskaini behar zuten eguerdian, baina bertan behera utzi dute koronabirusak eragindako pandemiaren bilakaera dela eta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide