Gabonetan aldaketak izango dira Zestoako hondakinen bilketan

Ihintza Elustondo 2021eko abenduaren 23a

Abenduaren 24an eta 31n ez dute hondakinik bilduko, eta horrek eragina izango du herritarrengan, ostalariengan nahiz merkatariengan.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, Gabonetan aldaketak izango dira Zestoako hondakinen bilketan. Hain zuzen ere, ez dute bilketarik egingo abenduaren 24an eta 31n, eta horrek eragina izango du herritarrengan, ostalariengan nahiz merkatariengan.

Herritarren organikoaren ohiko bilketa gaur, abenduak 23, eta hilaren 30ean –ostegunak biak– egingo dute. Ohiko kuboetan eta orduan atera beharko dira hondakinak. Merkatariek eta ostalariek, aldiz, gaur eta abenduaren 30ean atera beharko dute kartoi komertziala, 15:00etatik aurrera. Organikoa eta ontzi arinak ere egun horietan bilduko dituzte; organikoa 22:00etan, eta ontzi arinak 10:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide