Zestoako hainbat eragilek Gabonetarako prestatuta zituzten ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Alde batetik, bihar, abenduak 24, Gabonetako abesbatza kontzertua eskaintzekoa zen kiroldegiko aterpean, baina azken unean iragarri dutenez, ekitaldia nahiz entseguak bertan behera utziko dituzte; horrez gain, Zestoako Udal Musika Banda eskaintzekoa zen kontzertua ere ez da egingo. Eta, bestetik, ez da txarangarik izango arkupeetan abenduaren 25ean nahiz urtarrilaren 1ean eta 6an.