Zoroperiak ospatzeko hainbat ekintza antolatu du Zestoako Gazte Asanbladak

Maialen Etxaniz 2021eko abenduaren 22a

Urteroko ohiturari jarraitzea erabaki dute gazte asanbladako kideek, eta babarrun jana eta musika emanaldia antolatu dituzte abenduaren 26rako. Egun horretan ospatzen dira Zestoako Zoroperiak, baina aurten udalak bertan behera utzi ditu jai ofizialak, osasun egoera dela eta.

Zestoako Gazte Asanbladak ohiturarekin jarraitzea erabaki du, eta beste urteetan baino xumeago bada ere, Zoroperietarako zenbait ekintza antolatu ditu. Zestoako Udalak bertan behera utzi ditu jai ofizialak, osasun egoera tarteko. Gazte Asanbladako kideek, ordea, ekintzekin aurrera egitea erabaki dute. Hori dela eta, abenduaren 26rako babarrun jana eta musika emanaldia antolatu dituzte Zestoako Gaztetxean.  Gazteek azken asteetan egin dituzte Zoroperiak nola antolatu erabakitzeko batzarrak, eta horietan hartu dituzte erabakiak. 

Bihar arte egongo dira salgai babarrun janerako txartelak, 10 euroan. Antolatzaileek azaldu dutenez, "menu alternatiboa" ere egongo da babarrunak nahi ez dituenarentzat, eta hori 12 euro ordaindu beharko da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide