Gabonetako artisauen azoka egiten ari dira gaur Zestoan. Herriko plazan artisauek eta sortzaileek postuak jarri dituzte, eta goizez nahiz arratsaldez izango dituzte postuak zabalik. 10:00etan hasi da azoka eta 18:00ak arte egongo da irekita. Bitxiak, ukenduak, artilezko eskulanak, bigarren eskuko produktuak... aurki daitezke bertan.