'Emakumeak kirolean' mahai ingurua antolatu du Portale kultur elkarteak

Nerea Uranga 2021eko abenduaren 17a

Zestoako Portale kultur elkarteak antolatu du mahai ingurua abenduaren 23rako. 18:30ean hasiko da, Portale kulturgunean.

Emakumeak kirolean gai hartuta solasaldia egingo dute abenduaren 23an, ostegunean, 18:30ean hasita, Portale kulturgunean. Nerea Eizagirre Realeko futbolariak, Naroa Agirre pilotariak eta Karmele Gisasola Zelai III.a herri kirolariak parte hartuko dute mahai inguruan. Gidari Naiara Olaizola ariko da hitzaldian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide