Zestoako herrigunean komun publikorik ez zegoenez, halako bat ezartzea erabaki zuen udalak urte honen hasieran. Udazkenean hasi zituzten komun publikoa ezartzeko lanak, eta orain gutxi amaitu dituzte. Bakarrik garbitzeko sistemadun komuna da Zestoan jarri dutena, eta 63.313,73 euroko kostua izan dute hura ezartzeko lanek. Gaur zabaldu dute komuna, eta aurrerantzean, astelehenetik igandera, 08:00etatik 22:00etara, izango da irekita.