COVID ziurtagiria ateratzeko zailtasunak dituztenei laguntzeko asmoz, saioak prestatu dituzte Zestoako 3Z taldekoek. Hain zuzen ere, 65 urtetik gora dituztenei eta COVID ziurtagiria eskuratzeko laguntza behar dutenei zeregin hori errazteko, jubilatuen tabernan egongo dira astelehenetan eta asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara bitartean.