Desgaraian, Aitza eta Trigger musika taldeek kontzertuak eskainiko dituzte bihar Zestoan

Maialen Etxaniz 2021ko abe. 9a, 17:22

Azken ostiraletako ohiturei jarraituz, kontzertuak izango dira bihar Zestoako Gaztetxean. Hain zuzen, Desgaraian, Aitza eta Tigger taldeak igoko dira oholtzara 22:00etan hasita. Euskarazko pop musika, askotariko abestien bertsioak eta txeloa, pedalak, elektrifikazioa eta punka uztartzen dituen musikaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Trigger, Aritza eta Degaraian taldeek kontzertu bana eskainiko dute bihar, ostirala, Zestoako Gaztetxean. Azken asteetan hartutako ohiturari jarraituko diote horrela Zestoako Gaztetxeko kideek; izan ere, ohiko plana bilakatu da ostiral gauez kontzertuak antolatzea. 

Aste honetan, euskarazko pop musikaz, askotariko abestien bertsioez eta txeloa, pedalak, elektrifikazioa eta punka uztartzen dituen musikaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Soldatadunek sei euro ordaindu beharko dute sarrera, eta langabetu eta ikasleek, berriz, lau.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide