Zestoako Udalak jakinarazi duenez, astelehenean, abenduak 13, zabalduko dute datorren urtean kiroldegiko instalazioak erabili ahal izateko izena emateko epea. 2022an bazkide izaten jarraitzeko asmorik ez dutenek urtarrilaren 1a baino lehen jakinarazi beharko dute kiroldegiko bulegoan, bertako telefonora deituta (943-14 79 42) edo helbide elektronikora (zestoakirola@zestoa.eus) idatzita. Bazkide izaten jarraitu nahi ez dutela jakinarazten ez dutenei 2022. urteko kuota kobratu egingo diete.
Aldiz, ordainketa helbideratuta badago eta bazkide izaten jarraitu nahi bada, ez da inolako tramiterik egin beharko. Bestalde, 2021eko kuota transferentzia edo txartel bidez ordaindu zutenek berriro egin beharko dituzte izena emateko tramiteak. Hala egin ezean, urtarrilaren 1etik aurrera baja emango zaie.