Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izango da larunbatean, Arroagoian

Urola Kostako Hitza 2021eko abenduaren 9a

Pailazoek auzoko pilotalekuan eskainiko dute ikuskizuna, 17:00etan hasita.

Arroagoiko Auzo Elkarteak antolatuta, pailazoen emanaldia izango da larunbatean, auzoko pilotalekuan. Hain zuzen ere, Potxin eta Patxin pailazoek eskainiko dute ikuskizuna, 17:00etan hasita. Zirkuko diziplinak eta pailazoen ateraldiak uztartzen dituen saioaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren haurrek eta gaztetxoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide