Kantu poteoa izango da ostegunean Zestoan

Julene Frantzesena 2021eko azaroaren 30a

Zestoako AEK-k antolatu du hitzordua Euskararen Egunaren harira. 18:30erako jarri dute hitzordua udaletxearen azpian.

Euskararen Egunaren harira, kantu poteoa antolatu du Zestoako AEK-k. Ostegunean, abenduaren 2an, izango da ekitaldia, eta abesti herrikoiak abestuz, poteoa egiteko parada izango dute herritarrek. 18:30erako jarri dute hitzordua udaletxearen azpian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide